2008/12/18
Hiru neskak mendian
Baziren behin hiru neskato Sayoa, Silvia eta Oihane izenekoak. Ia egunero mendira joaten ziren, leku desberdinetara.Sayoa, Silvia eta Oihane larunbatean ohetik jaiki, eta Oihanek Silviari deitu zion ea mendira joan nahi zuen galdetzeko. Silviak baietz esan zion eta Sayoari deitu zion berari galdetzeko eta Sayoak ere baietz esan zuen, kotxez etorriko zela.Orduan, Silvia eta Oihane kalera atera ziren eta kotxe bat entzun zuten. Silviak esan zuen: Begira, Sayoa da! Sayoa azaldu eta mendira joan ziren.Mendian zeudela, bide batetik joan eta sastraka asko ikusi zituzten. Orduan, neskak korrika joan ziren eta harriak nola erortzen ziren ikusi zuten.Bat-batean aurrera bakarrik joan ahal ziren. Ez zekiten bidea nolakoa izango zen, baina aurrera segitu ziren beldurrez beteta.Sorbaldan nahiko motxila pisutsuak zeramatzaten eta oso laster nekatu ziren. Orduan, harri batzuetan eseri ziren, baina, bat-batean, Sayoak harriak mugitzen ari zirela eta handik joan beharra zutela, esan zuen.Alde batera joan eta ikusi zuten kobazulo bat. Bidea segitu zuten eta herri batera iritsi ziren. Ez zekiten non zeuden eta herri horretako kaleetan oso jende gutxi zebilen.Orduan, hiru neskak ea non zeuden bertakoei galdetzen hasi ziren.Silviak neska bati gaztelaniaz galdetu zion eta neska korrika joan zen gaztelania debekatuta zeukatela esanez. Gero agure zahar bati galdetu zioten euskaraz eta agureak esan zien AIA herrian zeudela eta telefono publikoa non zegoen, gurasoei deitzeko.Etxera deitu eta gurasoei non zeuden esan zietenean, haiek, segituan joango zirela, esan zuten.Orduak pasa eta kotxe bat entzun zuten. Korrika joan ziren kotxerantz ea beren gurasoak ikusten zituzten. Gurasoek klasona jo eta neskek kotxeko atea ireki, igo, eta bidean gertatutako guztia kontatu zieten gurasoei. Neskek esan zieten gurasoei ez ziotela inoiz mendira joateari utziko.Egun bat pasa eta Oihanek Silviari deitu zion eta Silviak telefonoz Sayoari, mendira joateko.Mendira joan ziren, baina leku ezagun batera. Oso ongi pasatzen zuten mendian.Gurasoek esaten zuten mendira oinez joan behar zutela, baina neskek esan zuten oinez ezetz, bizikletaz joango zirela. Eta honela egin zuten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Oso ipuin polita.
Bat naiz ni.
Publicar un comentario