2008/12/18

Bigantxak

Duela hogeita hamar urte nire herriko jaietan gauza gehiago zeuden. Baina orain, herrian jende gutxiago dagoenez, gauza asko ez dira egiten.Gauza hauek orain ez dira egiten nire herriko jaietan: plater-tiroa, jinkana, herri kirolak, kalderete-lehiaketa eta bigantxak.Nik gorde nahi dudan gehiena da bigantxa-lasterketa.Bigantxak larunbatean izaten ziren. Bigantxa leku batetan zeukaten lotuta eta jokoaren ordua iristen zenean, bigantxak herriko kaleetan zehar askatzen zituzten, ordu erdi batez gutxi gorabehera. Gero larrain batera sartzen zituzten eta han toreatzen zituzten. Toreatu ondoren herriko jendeak bigantxa hiltzen zuen eta, gero, herrikoen artean banatzen zuten edo, bestela, igandean bigantxa-jatea egiten zuten eta festa bat egiten zuten.Jendea zaraitzuar jantziaz janzten zen eta oso ongi pasatzen zituzten jaiak eta honela egin dute urte askotan. Baina orain ez da egiten.

No hay comentarios: