Otsagiko OLENTZEROA Ezkarotzekoa baino obeto aginda dago.
"AUPA OTSAGIKO OLENTZEROA"
Ze politak panpinak, (Otsoa, Basajaun......)
Ze ongi pasa nuen.
Esparo dut urrengo urtean joatea berriro.
2008/12/28
2008/12/18
GABONTAKO OPORRAK
Bihar oporrak !!!!!!!! ze ondo!!!!!!
bihar OLENTZERO etorriko da eskolara eta arratzamusikakokontzertua egongo da eta gaita joko dut (ze urduri nagoen).Espero dut denok GABONAK ondo pasatzea, baina zeguruenik batzuk beste batzuk baino obto tasatuko dutela.
AGUR
Beste egun baterarte.
Negu gorriko lagun berriak
MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier: "Negu gorriko lagun berriak".LABURPENA: Protagonista, Imanol izeneko mutil bat da, mendian bizi dena. Baina negua iritsiko da eta orduan ia ez ditu bere lagunak ikusiko.Negua iristen da eta, egun askotan txori bat dagoela, ikusten du. Txoriari egunero ematen dio jateko. Imanolek beldurra du bere amak txoria ikustea eta, orduan, bere amari ea zein txori mota den galdetzea erabakitzen du. Amari galdetzen dio eta bere amak kalatxori bat dela esaten dio.Egunero Imanolek kalatxoriari jaten ematen dio, baina egun batean Imanolek kalatxoriari janaria ematera joaten da eta bere amarekin dagoela ikusten du. Orduan, egun horretan, kalatxoria joaten da eta Imanol oso triste dago eta espero du hurrengo urtean kalatxoria bueltatzea berriro ere.IRITZIA: Liburua ez zait gustatu. Niretzat tontakeri hutsa da. Imanol pertsonaia gustatu zait pixka bat, zeren txoriarengatik kezkatzen baita eta gauza asko egiten baititu txoria ez hiltzeko.Baina nik istorioa aldatuko nuke, maitasunezko istorio bat egingo nuke.
Ametsetan
Bazen behin neska bat lo handia egiten zuena.Egun batean lotara joan zen eta gau horretan animaliekin amets egin zuen.Egunak pasa eta neskak ez zuen ametsik egiten. Gau batean erabaki zuen lorik ez egitea; hurrengo gauen oso nekatuta egongo zen eta, horrela, azkar lokartuko eta amets egingo zuen.Neskak honela egin zuen, gauean oso laister lokartu zen. Gau horretan amets egin zuen umezurtza zela eta egun batean bikote batek alabatzat hartu zuela eta bikote horrekin bizi izan zen betiko.Neskatoak hurrengo goizean ametsa gogoratu zuen eta paper batean apuntatu zuen inoiz ez ahazteko.
Bigantxak
Duela hogeita hamar urte nire herriko jaietan gauza gehiago zeuden. Baina orain, herrian jende gutxiago dagoenez, gauza asko ez dira egiten.Gauza hauek orain ez dira egiten nire herriko jaietan: plater-tiroa, jinkana, herri kirolak, kalderete-lehiaketa eta bigantxak.Nik gorde nahi dudan gehiena da bigantxa-lasterketa.Bigantxak larunbatean izaten ziren. Bigantxa leku batetan zeukaten lotuta eta jokoaren ordua iristen zenean, bigantxak herriko kaleetan zehar askatzen zituzten, ordu erdi batez gutxi gorabehera. Gero larrain batera sartzen zituzten eta han toreatzen zituzten. Toreatu ondoren herriko jendeak bigantxa hiltzen zuen eta, gero, herrikoen artean banatzen zuten edo, bestela, igandean bigantxa-jatea egiten zuten eta festa bat egiten zuten.Jendea zaraitzuar jantziaz janzten zen eta oso ongi pasatzen zituzten jaiak eta honela egin dute urte askotan. Baina orain ez da egiten.
Hiru neskak mendian
Baziren behin hiru neskato Sayoa, Silvia eta Oihane izenekoak. Ia egunero mendira joaten ziren, leku desberdinetara.Sayoa, Silvia eta Oihane larunbatean ohetik jaiki, eta Oihanek Silviari deitu zion ea mendira joan nahi zuen galdetzeko. Silviak baietz esan zion eta Sayoari deitu zion berari galdetzeko eta Sayoak ere baietz esan zuen, kotxez etorriko zela.Orduan, Silvia eta Oihane kalera atera ziren eta kotxe bat entzun zuten. Silviak esan zuen: Begira, Sayoa da! Sayoa azaldu eta mendira joan ziren.Mendian zeudela, bide batetik joan eta sastraka asko ikusi zituzten. Orduan, neskak korrika joan ziren eta harriak nola erortzen ziren ikusi zuten.Bat-batean aurrera bakarrik joan ahal ziren. Ez zekiten bidea nolakoa izango zen, baina aurrera segitu ziren beldurrez beteta.Sorbaldan nahiko motxila pisutsuak zeramatzaten eta oso laster nekatu ziren. Orduan, harri batzuetan eseri ziren, baina, bat-batean, Sayoak harriak mugitzen ari zirela eta handik joan beharra zutela, esan zuen.Alde batera joan eta ikusi zuten kobazulo bat. Bidea segitu zuten eta herri batera iritsi ziren. Ez zekiten non zeuden eta herri horretako kaleetan oso jende gutxi zebilen.Orduan, hiru neskak ea non zeuden bertakoei galdetzen hasi ziren.Silviak neska bati gaztelaniaz galdetu zion eta neska korrika joan zen gaztelania debekatuta zeukatela esanez. Gero agure zahar bati galdetu zioten euskaraz eta agureak esan zien AIA herrian zeudela eta telefono publikoa non zegoen, gurasoei deitzeko.Etxera deitu eta gurasoei non zeuden esan zietenean, haiek, segituan joango zirela, esan zuten.Orduak pasa eta kotxe bat entzun zuten. Korrika joan ziren kotxerantz ea beren gurasoak ikusten zituzten. Gurasoek klasona jo eta neskek kotxeko atea ireki, igo, eta bidean gertatutako guztia kontatu zieten gurasoei. Neskek esan zieten gurasoei ez ziotela inoiz mendira joateari utziko.Egun bat pasa eta Oihanek Silviari deitu zion eta Silviak telefonoz Sayoari, mendira joateko.Mendira joan ziren, baina leku ezagun batera. Oso ongi pasatzen zuten mendian.Gurasoek esaten zuten mendira oinez joan behar zutela, baina neskek esan zuten oinez ezetz, bizikletaz joango zirela. Eta honela egin zuten.
Panpina
Behin bazen Maialen izeneko neska bat Iruñekoa zena. Maialenek bere amari eskatzen zion guztia, bere amak erosten zion.Neska kaletik zihoala bere amarekin, denda batetik pasa eta panpin polit bat ikusi zuen. Bere amari eskatu zion, baina bere amak ez zion kasurik egin. Hurrengo egunean denda berberatik pasa eta neskak bere amari berriro eskatu zion eta amak panpina erosi zion, baina dendariak esan zion astero ilea eta azkazalak moztu behar zizkiola.Neskak hurrengo hilabete batzuetan ilea eta azkazalak mozten zizkion. Egun batean bere amak beste panpin batekin etorri zen eta aurreko panpina ahaztu zitzaion.Neskak bere panpin berriarekin jolasten zuen eta beste panpinari ilea eta azkazalak luzatzen hasi zitzaizkion. Gaua heldu zen eta denak ohera joan ziren. Hurrengo goizean altxatu zirenean ikusi zuten aitona hila zegoela. Orduan neskak panpina ikusi eta berriro panpinari ilea eta azkazalak mozten hasi zitzaizkion...Eta berriro ahaztu zuen panpina. Orduan panpinari ilea eta azkazalak hazi zitzaizkion. Orduan ohera joan eta hurrengo goizean ama hila agertu zen. Egun batzuk pasa eta berdina gertatu zen neskarekin.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)