
ezagunenetarikoa da.
Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian
lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zuen, haien artean Gabriel Aresti, honek haren lehen lanak argitara ematen lagundu ziola. 1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana utzi zuen. 1977tik 1980ra
bitartekoan, Pott Bandaren partaide zela, talde hori argitaletxe moduan antolaturik, Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an, berriz, taldea sakabanatu zela, Bartzelonara joan zen filosofia ikasketak
egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako "Obabakoak" argitaratu zuen. 1995etik goiti, Zalduondon, Arabako lautadan, bizi da.
"Obabakoak" da haren libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 1989an;hala bada, horrelakorik lortzen zuen lehenengo euskal idazlea bilakatu zen. Bere liburuak hizkuntza askotara itzulitak egon dira, baino bera beti Euskaraz idatzi izan ditu.
Hau da ATXAGAREN WEB ORRIA
LANAK:
Hainbat hizkuntzatara itzuli dira idazle gipuzkoar honen lanak. 1989an Espainiako Narratiba Sari Nazionala erdietsi zuen "Obabakoak" liburuarekin eta hala, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea bihurtu zen. 2005eanMontxo Armendariz zuzendariak zinemara eraman zuen Obabakoak,
Obaba filmarekin. Horrez gain, Aizpea Goenagak zuzenduta, TVErentzako film bat ekoitzi zen 2006an Atxagaren beraren Zeru Horiek nobelan oinarrituta. Atxagak literaturaren mundura egindako lehen ekarria El Norte de Castilla Valladolideko egunkarira bidalitako ipuin bat izan zen. Lehiaketa batean parte hartzeko igorri zuen, eta irabazi egin zuen. Ipuinari Los que anhelamos escribir zeritzon.
LANEN ZERRENDA:
POEMAK:
Etiopia, 1978. pott liburutegia eta 1983-an Erein argitaletxearen eskutik.
IPUINAK:
Obabakoak 1988. Erein.
ANTZERKIAK
Borobila eta Puntua, (1977)
Henry Bengoa Inventarium, 1986; 2004.
Antzoki iluna, 1990. Eusko Jaurlaritza.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980. Antonio San Román.
Ramuntxo detektibea, 1980. Antonio San Román.
Antonino Apretaren istorioa, 1982. Erein.
Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982. Erein.
Asto bat hypodromoan, 1984. Erein.
Jimmy Potxolo, 1984. Erein.
Sugeak txoriari begiratzen dionean, 1984. Erein.
IKUS, GAINERA
Euskarazko literatura
Euskal Herriko antzerkia
Eta beste asko batzuk…
No hay comentarios:
Publicar un comentario