2009/06/26

OPORRAK

Oporretako hiru egun pasa dira oso ongi pasa dut.
Asteante, asteazken eta ostegun arratsaldeen otsagira joen naiz eta gaur gauean sangozara joan maddirekin.

2009/06/13

Alaska eta Kanada

Niri gustatuko litzaidake Alaskara eta Kanadara joatea zeren leku hotzak asko gustatzen zaizkit.Ni Alaskara joango nintzateke zeren niri hotza gustatzen zait eta han, hotza egiten duenez, ba... uste dut asko gustatuko litzaidakeela. Gero ere, mendiak ikusteko eta nolakoa den han jendea, nola janzten den, ze ohiturak dituen, eta abar.Kanadara joango nintzake animaliak ikusteko, kultura nolakoa den ikasteko eta entzun dudalako badaudela igerileku batzuk izotzean eginak, baina ur beroarekin, eta igerileku horiek probatzea asko gustatuko litzaidake.Kanada iparraldeko Amerikan dago eta Alaska ere. Kanada eta Alaska parean daude.Joaten banaiz noizbait uda denean joanen naiz eta bi hilabetez egonen naiz han. Gauza asko eramango nituen: argazki kamara, arropa dezente, mendiko botak, etab.Espero dut bidaia hau egitea eta, egiten badut, bikain pasatzea edo, bestela, beti izango dut buruan, edo hori uste dut.

Gorrotoa eta amodioa

Herri txiki batean hogei familia edo ziren, gehienak agureak, baina bietan haurrak zeuden. Batean neska bat eta bestean mutila. Neska Ainara deitzen zen eta mutila Gotzon.Gotzonen familia oso gaizki eramaten zen Ainararen familiarekin eta ez zuten Ainararekin elkartzea nahi eta Gotzonek inoiz ez zuen Ainararekin hitz egiten. Eskolan elkarrekin joaten ziren baina ez zuten hitz egiten.Hamasei urte bete zutenean Ainara konturatu zen Gotzonetaz maiteminduta zegoela. Hilabete bat pasa zen eta Ainara Gotzoni esan zion berataz maiteminduta zegoela. Gotzon bere etxera joan zen eta bere gurasoei esan zien Ainarak esandakoa; eta bere gurasoek nobioak izan behar zirela esan zioten, gero, denborarekin, beste neska batekin joateko eta Ainarari bihotza apurtzeko.Gotzon eta Ainara bikotea ziren eta Ainara Gotzonetaz asko maitemindu zen, baina Gotzon beste neska batekin maiteminduta zegoen eta orduan Ainararekin apurtu zuen.Ainara Gotzonetaz ahazteko beste eskola batera joan zen zeren berak bazekien Gotzon beste neska batekin ikusten bazuen oso gaizki pasatuko zuela.

2009/06/05

Irakasle alu bat

MENDIGUREN, Xabier: "Irakasle alu bat".LABURPENA: Neska-mutil batzuen lehengo urtea zen institutuan. Gelako batzuk ezagutzen ziren beste urte batzuetatik, irakasle bat ezagutzen zuten ere eta oso gaizki eramaten ziren Txintxeta deitzen zioten irakasle horrekin.Gelako irakaslearen aulkian txintxetak jartzen zizkiotelako deitzen zioten Txintxeta.Kutsoan zehar gauza txarrak egin zizkioten irakasle horri: azterketen graba eta beste gauza asko ere. Kurtsoaren bukaeran Txintxetak baja hartu behar izan zuen eta Koldo izeneko beste irakasle berri bat etorri zen. Oso jatorra zen baina bi lagunek ezin izan zuten Koldo ezagutu. Lagun batek Galiziara joan zen bere gurasoekin eta bestea bere gurasoek internatu batera eraman zuten bere nota txarrengatik eta oso gaizki propatzen zelako.IRITZIA: Gustatu zait liburua, entretenigarria da. Gehien gustatu zaidan zatia Txintxetari gauza txarrak egiten zizkiotenean izan da, ia liburu guztian zehar egin dizkiote. Gutxien gustatu zaida zatia bukaera izan da. Nik liburua idatzi izan banu uste dut ez nukela honela bukatuko liburua. Joan diren bi lagunak nik institutuan utziko nituzke.Baina nola kontatu duen ikusia iruditzen zait egiaz pasa dela.

Ezin da ipuinik asmatu ala?


MENDIGUREN, Xabier: "Ezin da ipuinik asmatu ala?".LABURPENA: Ikastetxe batean gela bihurri bat zegoen eta bere irakaslea gaixotu egin zen eta beste irakasle berri bat joan zen ikastetxera.Lehenbiziko egunean irakasle berriak ikasleei idazlan bat bidali zien.Gelan bazegoen neska bat Patrizia izenekoa eta lehen eguneko idazlana beldurrezkoa zen eta irakasleari ez zitzaion ezertxo gustatu.Irakasleak astero idazlan bat bidaltzen zien egiteko eta astero Patriziak beldurrezko idazlanak egiten zituen. Egun batean Patriziaren etxera eskolako gutun bat iritzi zen, Patrizia eskolatik botatzen zutela esanez.Patriziak bere lagunei esan zien eta ikasleak greban jarri ziren. Greba horregatik beraien gurasoek zuzendariari kexatu ziren eta gorasu batzuk dena lehen bezala egoteko esan zuten: Patrizia berriro ikastetxera bueltatzeko.Orduan Patrizia ikastetxera bueltatu zen eta beste gauza on bat gertatu zen ere, lehengo irakaslea sendatu zen eta ikastetxera bueltatu zen eta denak ongi segitu zuten.IRITZIA: Asko gustatu zait liburua. Patriziaren idazlanak asko gustatu zaizkit ere, zeren niri beldurrezko gauzak gustatzen zaizkit.Patriziaren lagunak egin dutena gustatu zait, zeren ikusten da zein elkartuta zeuden Patrizia eta bere lagunak.Liburu hau idatzi duenari, Xabier Mendiguren berari gertatu zaiola hori iruditzen du zeren, azkenean, Patrizia idazlea izatea erabakitzen du.

Harrika

MENDIGUREN, Xabier: "Harrika".LABURPENA: Bazen Pello izeneko mutil bat, bere aita-ama eta bere ahizparekin bizi zena. Bere aitak fabrika batean lan egiten zuen. Egun batean Pellori kontatu zioten bere aita langabezian geratu zela, baina Pellok ez zion sinestu.Egunak pasatu ziren eta Pellok bere aitari galdetu zion ea langabezian geratu zen ala ez. Aitak baietz esan zion eta Pellok esan zion ea zergatik ez zion kontatu lehenago. Bere aitak ez zekiela esan zion.Pello eta bere ahizpak egunero ikusten zuten aita kalera joaten zela eta konturatu ziren manifestuak egitera joaten zela.Azkeneko manifestuetan polizia zegoen eta poliziak gomazko pilotak botatzen zituen eta langileei jotzen zien. Orduan, hurrengo egunean langileek gomazko pilotak ez emateko xaplak eraman zituzten, pilotak ez jotzeko.Gabonak ziren eta Pellok esan zuen ez zirela gabon onak. Azkenean langileak hainbeste manifestu egin zituzten baina ez zuten ezer lortu.IRITZIA: Ez zait liburu hau batere gustatu, ez dut ulertu. Erru piska bat du hiketan idatzita dagoela. Ez zait bukaera gustatu, niri gustatuko litzaidake bukaeran aita lanera sartzea berriro.Nik uste dut idazlea asko enrroilatzen dela liburua kontatzeko.

Estitxuk pirata izan nahi du

MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier: "Estitxuk pirata izan nahi du".LABURPENA: Estitxuk amets bakarra du: pirata izatea. Txiki-txikitatik, osaba-izebek handitzean zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean "pirata" erantzuten zuen, besteak ikaratuz.Udan eguraldia onarekin hondartzara joaten da olatuekin jolastera eta, bestela, pirata-nobelak irakurtzen ditu, burua abenturaz betetzeko.Hori ez da nahikoa eta triste dago. Horregatik, Estitxuren gurasoek, eztabaida batzuen ondoren, oporretan uharte batera joatea erabaki dute. Han, oporretan, istorio asko gertatzen zaizkio.IRITZIA: Liburua gustatu zait piska bat. Estitxu pertsonaia gustatu zait piska bat bihurria delako eta txikitatik dakielako zer izan nahi duen handitzean. Nik ere txikitatik dakit zer izan nahi dudan.Ez dut ulertzen zergatik bere ama eta aitak ez dioten uzten pirata izaten, bakoitza librea da bere bizitzarekin nahi duena egiteko.

Bikiak

Bazen neska bat Bridali izenekoa, Mafunesen bizi zena. Bridali, bere ahizpa bikia, aita eta amarekin bizi zen eta oso ondo eramaten ziren bi ahizpak.Egun batean Bridaliren gurasoak banandu ziren eta Bridali amarekin joan zen eta bere ahizpa, Tatanja izenekoa, bere aitarekin joan zen.Beren gurasoak beraien artean oso gaizki eramaten ziren, baina ahizpak oso ongi. Bridali eskola berri batera joan zen, eskolako inor ez zuen ezagutzen eta lehenengo egunetan bakarrik zegoen; orduan, etxera iristen zenean amari esaten zion ea bere ahizparekin hitz egin hal zuen baina amak ez zion bere ahizparekin hitz egiten uzten. Tatanjari gauza bera gertatzen zitzaion bere aitarekin, baina beraiek Gomenera joan ziren bizitzera.Azkenean bi ahizpak beren eskoletan ondo eramaten ziren eskola horietako jendearekin, baina ahizpek beren aita-amari galdetzen zieten non zegoen beren beste ahizpa eta aita-amak ez zekiten non zeuden eta, orduan, ahizpak triste jartzen ziren.Hilabete batzuk pasa eta Tatanjaren aita beste herri batera eraman zuten lan egitera, herri hori Mizufrare zen bere ahizpa zegoen herria, baina Tatanjak ez zekien hor zegoela. Tatanja eskolara iritsi zenean Bridaliren gelan tokatu zitzaion. Gelan sartzerakoan Tatanjak bere ahizpa ikusi zuen eta agurtzera jaon zen. Bi ahizpak oso pozik zeuden, baina ez zieten ezer esan aita-amari zeren, bestela, berriro bananduko zituzten.Azkenean beren gurasoak jabetu ziren eta oso ondo eraman ziren lauak, baina gurasoak ez ziren berriro elkartu.

Gorrotoa eta amodioa

Herri txiki batean hogei familia edo ziren, gehienak agureak, baina bietan haurrak zeuden. Batean neska bat eta bestean mutila. Neska Ainara deitzen zen eta mutila Gotzon.
Gotzonen familia oso gaizki eramaten zen Ainararen familiarekin eta ez zuten Ainararekin elkartzea nahi eta Gotzonek inoiz ez zuen Ainararekin hitz egiten. Eskolan elkarrekin joaten ziren baina ez zuten hitz egiten.
Hamasei urte bete zutenean Ainara konturatu zen Gotzonetaz maiteminduta zegoela. Hilabete bat pasa zen eta Ainara Gotzoni esan zion berataz maiteminduta zegoela. Gotzon bere etxera joan zen eta bere gurasoei esan zien Ainarak esandakoa; eta bere gurasoek nobioak izan behar zirela esan zioten, gero, denborarekin, beste neska batekin joateko eta Ainarari bihotza apurtzeko.
Gotzon eta Ainara bikotea ziren eta Ainara Gotzonetaz asko maitemindu zen, baina Gotzon beste neska batekin maiteminduta zegoen eta orduan Ainararekin apurtu zuen.
Ainara Gotzonetaz ahazteko beste eskola batera joan zen zeren berak bazekien Gotzon beste neska batekin ikusten bazuen oso gaizki pasatuko zuela.