2009/01/30

Panpina

Behin bazen Maialen izeneko neska bat Iruñekoa zena. Maialenek bere amari eskatzen zion guztia, bere amak erosten zion.
Neska kaletik zihoala bere amarekin, denda batetik pasa eta panpin polit bat ikusi zuen. Bere amari eskatu zion, baina bere amak ez zion kasurik egin. Hurrengo egunean denda berberatik pasa eta neskak bere amari berriro eskatu zion eta amak panpina erosi zion, baina dendariak esan zion astero ilea eta azkazalak moztu behar zizkiola.
Neskak hurrengo hilabete batzuetan ilea eta azkazalak mozten zizkion. Egun batean bere amak beste panpin batekin etorri zen eta aurreko panpina ahaztu zitzaion.
Neskak bere panpin berriarekin jolasten zuen eta beste panpinari ilea eta azkazalak luzatzen hasi zitzaizkion. Gaua heldu zen eta denak ohera joan ziren. Hurrengo goizean altxatu zirenean ikusi zuten aitona hila zegoela. Orduan neskak panpina ikusi eta berriro panpinari ilea eta azkazalak mozten hasi zitzaizkion...
Eta berriro ahaztu zuen panpina. Orduan panpinari ilea eta azkazalak hazi zitzaizkion. Orduan ohera joan eta hurrengo goizean ama hila agertu zen. Egun batzuk pasa eta berdina gertatu zen neskarekin.

2009/01/29

BIKIAK

Bazen neska bat Bridali izenekoa, Mafunesen bizi zena. Bridali, bere ahizpa bikia, aita eta amarekin bizi zen eta oso ondo eramaten ziren bi ahizpak.Egun batean Bridaliren gurasoak banandu ziren eta Bridali amarekin joan zen eta bere ahizpa, Tatanja izenekoa, bere aitarekin joan zen.Beren gurasoak beraien artean oso gaizki eramaten ziren, baina ahizpak oso ongi. Bridali eskola berri batera joan zen, eskolako inor ez zuen ezagutzen eta lehenengo egunetan bakarrik zegoen; orduan, etxera iristen zenean amari esaten zion ea bere ahizparekin hitz egin hal zuen baina amak ez zion bere ahizparekin hitz egiten uzten. Tatanjari gauza bera gertatzen zitzaion bere aitarekin, baina beraiek Gomenera joan ziren bizitzera.Azkenean bi ahizpak beren eskoletan ondo eramaten ziren eskola horietako jendearekin, baina ahizpek beren aita-amari galdetzen zieten non zegoen beren beste ahizpa eta aita-amak ez zekiten non zeuden eta, orduan, ahizpak triste jartzen ziren.Hilabete batzuk pasa eta Tatanjaren aita beste herri batera eraman zuten lan egitera, herri hori Mizufrare zen bere ahizpa zegoen herria, baina Tatanjak ez zekien hor zegoela. Tatanja eskolara iritsi zenean Bridaliren gelan tokatu zitzaion. Gelan sartzerakoan Tatanjak bere ahizpa ikusi zuen eta agurtzera jaon zen. Bi ahizpak oso pozik zeuden, baina ez zieten ezer esan aita-amari zeren, bestela, berriro bananduko zituzten.Azkenean beren gurasoak jabetu ziren eta oso ondo eraman ziren lauak, baina gurasoak ez ziren berriro elkartu.