Baziren maitagarri batzuk deitzen zirenak Maddi, Maider, Sayoa, Silvia, Rebeka eta Oihane.
Maitagarri horiek hegoetan argia zuten. Maitagarrien hegoetan zeukaten argia umeak beraiekin zeudenean pizten zitzaizkien.
Baina maitagarri horiek jendea hara joaten ez zen leku batetan bizi ziren eta, orduan, hegoen argia beti egoten zen itzalita umerik ez zeudelako, zeren maitagarriak mendian bizi baitziren.
Egun batean neskatza batzuk mendira joan ziren. Ibiltzen eta ibiltzen ikusi zuten etxetxo bat zegoela, baina txiki-txikia. Orduan neskatok etxetxoaren atea ireki eta bost maitagarri zeudela ikusi zuten.
Orduan maitagarriek ikusi zituzten umeak eta argia piztu zitzaizkien.
Maitagarriek esan zieten neskatoei ea beraiekin jolastu nahi zuten eta neskek baietz esan zieten.
Neskatoak konturatu ziren oso berandu zela eta joan beharra zutela, orduan neskek esan zieten hurrengo egunean etorriko zirela berriro.
Umeak joan zirenean maitagarrien argia itzali zen.
Egun bat pasa eta neskatoak itzuli ziren eta maitagarrien argia itzuli zen.
Jolastu eta jolastu gaua etorri zen, orduan maitagarriek esan zieten neskatoei ea beraiek maitagarriak izan nahi zuten.
Neskek esan zuten baietz baina ea zer gertatuko zen beren aita-amekin, maitagarriek esan zieten beren gurasoak ez zirela gogoratuko izan zutenik inoiz alabarik. Orduan neskek baietz esan zuten.
Maitagarriek neskatoak maitagarri bihutu zituzten.
Lehenengo maitagarriak gauean konturatu ziren hori ere gertatu zitzaiela beraiei, eta esan zuten ez zutela inoiz hutziko ume bat ez sinestea maitagarriengan ziren maitagarriak isititzen direlako.
Baina betiko maitagarriak eta umeak lagunak izango dira.
Oihane Andueza 1.D
dbh
2008/10/24
Suscribirse a:
Entradas (Atom)